Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Fitxaketa

Aaron Arbizu, Aspeko pilotari berria

EITB Media

Nafarroako atzelariak bi urterako kontratua sinatu du Aspe Pelotarekin. Martxoa amaieran edo apirilaren hasieran egingo du debuta profesional mailan Etxarri-Aranatzekoak.

  • Aaron Arbizu

    Aaron Arbizu, Aspeko pilotaria. Argazkia: @ASPEpelota

Aspe Pelotak Aaron Arbizu fitxatu du. Nafarroako pilotariak bi urterako kontratua sinatu du. Arbizuk debuta profesional mailan martxoaren amaieran edota apirilaren hasieran.

Aaron Arbizu Etxarri-Aranatzen jaio zen 1998ko abuztuaren 4an, eta "oso pozik" agertu da profesional mailan jokatzeko aukera izango duelako: "Egia esan, ez nuen espero. Urduri eta oso pozik nago aldi berean. Ezustean harrapatu nau Asperen deiak. Dena oso azkar gertatu da, eta ez dit barneratzeko denbora eman".

Arbizuk gaineratu du, asko ikasi nahi duela ahalik eta lorpen handienak eskuratzeko.