Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Erremontari

Urriza-Zubiri eta Goikoetxea-Barrenetxea bikoteak, sailkapeneko buruan

EITB Media

Erremontari txapelketako lehen jardunaldian garaipena erdietsi zuten.

0:31
Urriza

Astelehenean jokatu ziren Erremontari txapelketako partidak Hernaniko pilotalekuan.

Lehen jardunaldian Urriza-Zubiri bikoteak Segurola-Azpiroz gainditu zuen (30-17).  Hamahiru tantoko aldeagatik erdietsi zuten garaipena eta sailkapeneko buruan jarri dira 4 punturekin.

Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a daude bigarren, puntu kopuru bera lortuta; bikote honek, baina, tanto bakar batengatik (30-29) hartu zituen mendean Ansa II.a eta Juanenea.

FINAL-LAURDENETAKO LIGAXKA
J I 29-27 26-24 23-17 16 PUNTUAK
1.a Urriza-Zubiri
1 1 0 0 0 0 4
2.a Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a 1 1 0 0 0 0 4
3.a Ansa II.a-Juanenea 1 0 1 0 0 0 2
4.a Segurola-Azpiroz 1 0 0 0 1 0 0
5.a Ezkurra II.a-Zaldua I.a 0 0 0 0 0 0 0
6.a Aldabe-Larrañaga 0 0 0 0 0 0 0

Puntuazioa: 30 tanto (irabazi): 4 puntu. 29-27 tanto bitartean: 2 puntu. 26-24 tanto bitartean: 1 puntu. 23-17 tanto bitartean: 0 puntu. 16 tanto edo gutxiago: -1 puntu.

Jokatutako partidak

1. Jardunaldia

Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Ansa II.a-Juanenea (30-29)

Urriza-Zubiri vs Segurola-Azpiroz (30-17)

Hurrengo jardunaldia

2. Jardunaldia (maiatzak 2)

Ezkurra II.a-Zaldua I.a vs Aldabe-Larrañaga

Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Segurola-Azpiroz

Astelehenero EITBn

"Erremontari" saioaren bigarren denboraldia estreinatu da ETB1en eta eitb.eus-en. Sagardoaren Txapelketa ardatz hartuta, astelehenero, erremonteaz gozatu eta erremontea ezagutzeko aukera izango dute ikus-entzuleek.

Hernaniko Galarreta pilotalekuan jokatzen dira txapelketako partida guztiak, eta astelehenero ETB1en eta eitb.eus-en izango dira ikusgai 22:15etik aurrera.