Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Erremontari

Urrizak eta Zubirik berriz irabazi dute, eta Segurola eta Azpiroz tanto bakarragatik nagusitu dira

EITB Media

"Erremontari"ko 4. jardunaldian, Urrizak eta Zubirik 30-17 irabazi diete Aldabe eta Larrañagari (partidarik irabazi gabe jarraitzen dute). Segurolak eta Azpirozek Ezkurra II.a eta Zaldua I.a garaitu dituzte oso partida lehiatuan.

0:31
Zubiri eta Larrañaga

Astelehenean, 2022ko Erremontari txapelketako laugarren jardunaldia jokatu da Hernanin, Galarreta pilotalekuan.

Urrizak eta Zubirik osatutako bikoteak berriro irabazi du, Aldabe eta Larrañaga 30-17 menderatuta. Bikote horrek ez du garaipenik lortu, eta hiru neurketa jarraian galdu dituzte. Bestalde, bikote irabazlea sailkapeneko bigarren postuan kokatu da.

Beste partida lehiatuagoa izan da, baina azkenean Segurolak eta Azpirozek garaipena lortu dute Ezkurra II.aren eta Zaldua I.aren aurka (29-30). Emaitza honekin, Segurola eta Azpiroz hirugarren posturaino igo dira, eta Ezkurra II.ak eta Zaldua I.ak bosgarren postuan jarraitzen dute.

FINAL-LAURDENETAKO LIGAXKA
J I 29-27 26-24 23-17 <16 PUNTUAK
1 Goikoetxea V-Barrenetxea IV
3 2 0 1 0 0 9
2 Urriza-Zubiri 2 2 0 0 0 0 8
3 Segurola-Azpiroz 3 2 0 0 1 0 8
4 Ansa II-Juanenea 2 1 1 0 0 0 6
5 Ezkurra II-Zaldua I 3 1 1 0 0 0 6
6 Aldabe-Larrañaga 3 0 0 0 3 0 0

Puntuazioa: 30 tanto (irabazi): 4 puntu. 29-27 tanto bitartean: 2 puntu. 26-24 tanto bitartean: 1 puntu. 23-17 tanto bitartean: 0 puntu. 16 tanto edo gutxiago: -1 puntu.

Jokatutako partidak

1. jardunaldia

Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Ansa II.a-Juanenea (30-29)

Urriza-Zubiri vs Segurola-Azpiroz (30-17)

2. jardunaldia

Ezkurra II.a-Zaldua I.a vs Aldabe-Larrañaga (30-23)

Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Segurola-Azpirozn (25-30)

3. jardunaldia

Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Aldabe-Larrañaga (30-20)

Ansa II.a-Juanenea vs Ezkurra II.a-Zaldua I.a (30-18)

4. jardunaldia

Urriza-Zubiri vs Aldabe-Larrañaga (30-17)

Ezkurra II.a-Zaldua I.a vs Segurola-Azpiroz (29-30)

Hurrengoa: 5. jardunaldia (maiatzak 23)

Ansa II.a-Juanenea vs Aldabe-Larrañaga

Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Urriza-Zubiri

Astelehenero EITBn

"Erremontari" saioaren bigarren denboraldia estreinatu da ETB1en eta eitb.eus-en. Sagardoaren Txapelketa ardatz hartuta, astelehenero, erremonteaz gozatu eta erremontea ezagutzeko aukera izango dute ikus-entzuleek.

Galarreta pilotalekuan jokatzen dira txapelketako partida guztiak, Hernanin, eta ETB1en eta eitb.eus-en izango dira ikusgai astelehenero, 22:15etik aurrera.