Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Erremontari

Segurola-Azpiroz eta Ansa II-Juanenea bikoteek finalerdietarako txartela lortu dute

EITB Media

"Erremontari"ko 7. jardunaldian, Urrizak eta Zubirik lidergoa ziurtatu zuten Ezkurra II.a eta Zaldua I.a torneotik kanporatuz (30-21). Gainera, Ansa II.ak eta Juaneneak hirugarren postua lortu zuten, bikote faboritoaren aurka lehiatzea saihestuz.

  • 7. jardunaldiko partida baten irudia

    7. jardunaldiko partida baten irudia. Argazkia: EITB Media

Astelehenean, 2022ko Erremontari txapelketako zazpigarren jardunaldia jokatu da Hernanin, Galarreta pilotalekuan.

Urrizak eta Zubirik osatutako bikoteak Ezkurra II.a eta Zaldua I.a garaitu zituen 30-21eko emaitzarekin, azken hauek finalerdietatik kanpo utziz eta ligaxkan garaipena soilik ezagutuz. Liderrek jokatutako bost partidetako bakoitza irabazi dute, 20 puntu lortuz.

Bestalde, Ansa II.ak eta Juaneneak emaitza berarekin irabazi zieten Segurola eta Azpirozi (30-21), eta orain arte partidarik galdu ez duen bikotearen aurka jokatu beharko dute, sailkapenean laugarren geratu baitira 12 punturekin. Bikote irabazleak puntu bateko aldeaz gainditu ditu, hirugarren postua kenduz, eta Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a izango ditu aurkari.

FINAL-LAURDENETAKO LIGAXKA
J I 29-27 26-24 23-17 <16 PUNTUAK
1 Urriza-Zubiri
5 5 0 0 0 0 20
2 Goikoetxea V-Barrenetxea IV 5 3 1 1 0 0 15
3 Ansa II-Juanenea 5 3 1 0 0 1 13
4 Segurola-Azpiroz 5 3 0 0 2 0 12
5 Ezkurra II-Zaldua I 5 1 1 0 1 1 5
6 Aldabe-Larrañaga 5 0 0 0 5 0 0

Puntuazioa: 30 tanto (irabazi): 4 puntu. 29-27 tanto bitartean: 2 puntu. 26-24 tanto bitartean: 1 puntu. 23-17 tanto bitartean: 0 puntu. 16 tanto edo gutxiago: -1 puntu.

Jokatutako partidak

1. jardunaldia

Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Ansa II.a-Juanenea (30-29)

Urriza-Zubiri vs Segurola-Azpiroz (30-17)

2. jardunaldia

Ezkurra II.a-Zaldua I.a vs Aldabe-Larrañaga (30-23)

Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Segurola-Azpirozn (25-30)

3. jardunaldia

Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Aldabe-Larrañaga (30-20)

Ansa II.a-Juanenea vs Ezkurra II.a-Zaldua I.a (30-18)

4. jardunaldia

Urriza-Zubiri vs Aldabe-Larrañaga (30-17)

Ezkurra II.a-Zaldua I.a vs Segurola-Azpiroz (29-30)

5. jardunaldia

Ansa II.a-Juanenea vs Aldabe-Larrañaga (30-20)

Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Urriza-Zubiri (28-30)

6. jardunaldia

Urriza-Zubiri vs Ansa II.a-Juanenea (30-16)

Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Ezkurra II.a-Zaldua I.a (30-14)

7. jardunaldia

Urriza-Zubiri vs Ezkurra II.a-Zaldua I.a (30-21)

Ansa II.a-Juanenea vs Segurola-Azpiroz (30-21)

Hurrengoa: FINALERDIAK (ekainak 13)

1. finalerdia: Urriza-Zubiri vs Segurola-Azpiroz

2. finalerdia: Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Ansa II.a-Juanenea

Astelehenero EITBn

"Erremontari" saioaren bigarren denboraldia estreinatu da ETB1en eta eitb.eus-en. Sagardoaren Txapelketa ardatz hartuta, astelehenero, erremonteaz gozatu eta erremontea ezagutzeko aukera izango dute ikus-entzuleek.

Galarreta pilotalekuan jokatzen dira txapelketako partida guztiak, Hernanin, eta ETB1en eta eitb.eus-en izango dira ikusgai astelehenero, 22:15etik aurrera.