Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

BERRIZTEA

Urrutikoetxeak bi urtez luzatu du Baikorekin duen kontratua

A. A. | EITB MEDIA

Zaratamoko aurrelariak 13 urte bete ditu profesionaletan, eta beste bi urtez jarraituko du Bilboko enpresako pilotari gisa.

  • Mile Urrutikoetxea

    Mile Urrutikoetxea. Artxiboko argazkia

Baiko Pilotak astearte honetan iragarri du Mikel Urrutikoetxearen kontratua beste bi urterako berritu duela. Zaratamoko aurrelariaren hitzetan, "erraza izan da akordio batera iristea".

Hiru Txapelketa Nagusiak bereganatzea lortu dituen zortzi pilotarietako bat da Urrutikoetxea, eta atzelari gisa jokatuz Binakakoa irabazi duen aurrelari bakarra da.

Hamahiru urte ditu profesionaletan 2009an debutatu zuenetik, eta irabazitako txapelaz aparte, beste lau final ere baditu bere palmaresean, azkena duela bi urte.

Kontratua berritu ostean Urrutikoetxeak adierazi du "entrenatzen jarraitu" behar duela hurrengo helburuak prestatzeko asmoz.

Zaratamoko aurrelariak igande honetan bertan jokatuko du Bizkaia Frontoian, Mariezkurrena II.arekin batera bikotea osatu eta Elezkano II.ari eta Zabaletari aurre egiteko, 4 t'erdiko finalaren atariko partidan.