Pilota
Finala, Zumarragan
Ados Pilotaren Binakako Txapelketa, abenduaren 17tik martxoaren 5era artean
EITB Media
Zortzi bikotek parte hartuko dute Lehen Mailako txapelketan, eta lauk Bigarren Mailakoan. Finala martxoaren 5ean jokatuko da, Zumarragako Beloki pilotalekuan.
-
2022ko Ados Pilotaren Binakako Txapelketako finalistak. Argazkia: EITB Media
Ados Pilotak 2023ko Binakako Txapelketa aurkeztu du abenduaren 13an, Zumarragako Beloki pilotalekuan. Txapelketa abenduaren 17an hasi, eta martxoaren 5ean bukatuko da.
Hauek dira Lehen Mailako txapelketan parte hartuko duten bikoteak: Aldareria-Mendiburu, Arrieta-Zabala, Iturriaga-Galiano, Ruiz de Infante-Orbegozo, Etxebeste-Capellan, Barrocal-Ruiz de Larramendi, Zableta-Agirre eta Etxekolonea-Mujika.
Guztira, zortzi bikote lehiatuko dira Lehen Mailako txapelketan; Bigarren Mailakoan, aldiz, lau bikote arituko dira nor baino nor.
Final-laurdenak Tolosako Beotibarren jokatuko dira, inauterietan; finalerdiak Azpeitiako eta Iruñeko Labrit frontoiek hartuko dituzte; eta, azkenik, final handia martxoaren 5ean izango da, Zumarragan.