Pilota
22-10
Berasaluze VIII eta Zubieta, Donostia Hiria txapelketako irabazleak
Erredakzioa
22-10eko emaitzarekin irabazi dute Juan Martinez de Irujoren eta Jon Ander Albisuren aurka jokatutako finala.
Partida berdintasun handiarekin hasi zen (8-7). Ordutik aurrera Irujok eta Albisuk ez zuten maila ona eskaini. Jon Ander Albisuk akats asko egin zituen, eta Bersaluze nagustu zen aurrealdean Irujoren aurkako lehian.