Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Berritzea

Javier Zabalak 2028ra arte luzatu du Asperekin zuen kontratua

EITB MEDIA

Naiarako aurrelariak, 26 urtekoa bera, 2026ra arte zuen kontratua, eta beste bi urtez sinatu du enpresarekin: "Aparteko motibazioa da, hobetzeko asmoz egunero entrenatzen jarraitzeko".

  • Gutxienez, 2028ko martxora arte izango da Aspen Javier Zabala. Argazkia: Aspe.

    Gutxienez, 2028ko martxora arte izango da Aspen Javier Zabala. Argazkia: Aspe.

Javier Zabalak 2028ko martxoaren 31ra arte luzatu du Asperekin zuen kontratua, asteartean enpresak berak iragarri duenez. Naiarako aurrelariak, 26 urtekoa bera, 2026ra arte zuen kontratua, eta beste bi urtez sinatu du Asperekin; hori, enpresaren web orriak jasotzen dituen adierazpenetan esan duenez, "aparteko motibazioa da, hobetzeko asmoz egunero entrenatzen jarraitzeko".

Zabalak, Aspek gogora ekarri duenez, 2019ko urtarrilean egin zuen debuta profesionaletan, eta "modu geldiezinean" egin du aurrera, enpresaren iritziz; bilakaera horren ondorioz, "hazi egin da, etengabe, eta pilotako izen nagusietan sartu da, izen handi horietan finkatzen hasia da".

 Pilotariaren helburuak dira "kantxan gozatzen jarraitzea, eta, bereziki, jendeak ni ikusteaz gozatzea. Hori da jaso ahal dudan saririk handiena. Lau urterako kontratua izateak lasaitasuna ematen dizu, egunero-egunero hobetzeko", zehaztu du.

2024ko Binakako Txapelketan, Javier Zabalak bost partida jokatu ditu, Peio Etxeberriaren edo Jokin Altunaren ordez; hain zuzen ere, bi aurrelari horiek arituko dira nor baino nor gehiago hilaren 31ko finalean. Zabalak, Jose Javier Zabaleta eta Julen Martija atzelariekin batera, bost partida horietan erdietsi du garaipena.