Pilota
Gasteiz
Ander Imaz Jon Mariezkurrenaren ordez arituko da Andre Maria Zuriaren Torneoan
EITB MEDIA
Atzelari nafarrak eskuineko eskua du minduta, eta, horrenbestez, gipuzkoarrak ordezkatuko du, astelehenean Gasteizen eta, halaber, asteartean Lizarran. Beraz, Andre Maria Zuriaren lehenengo finalerdian Artola-Imaz eta Laso-Albisu arituko dira nor baino nor gehiago.
-
Artxiboko irudian, Imaz eta Artola; gipuzkoarrek bikotea osatuko dute berriro. Argazkia: EITB Media.
Astelehen arratsaldean hastekoa den 2024ko Andre Maria Zuriaren Torneoan, Ander Imaz Jon Mariezkurrenaren ordez arituko da, atzelari nafarrak eskuineko eskua baitu minduta, Baikok baieztatu duenez.
Horrenbestez, gipuzkoarrak ordezkatuko du Mariezkurrena II.a, astelehenean Gasteizen eta, halaber, asteartean Lizarran.
Beraz, Andre Maria Zuriaren lehenengo finalerdian Artola-Imaz eta Laso-Albisu arituko dira nor baino nor gehiago, eta bigarrenean, ordea, Altuna III-Rezusta eta Zabala-Martija bikoteak kantxaratuko dira. Finala ostegunean jokatuko dute, hilaren 8an, eta eitb.eus-ek eta ETB1ek zuzenean emango dute. Torneoko hiru festibalak 17:15ean hasiko dira.