Pilota
Zesta punta
Laduche-Manci vs Urrutia-Basque, Winter Serieseko finalerdietako ligaxkaren bigarren jardunaldian
EITB MEDIA
Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian jokatuko duten norgehiagoka ETB1en eta eitb.eus-en, streaming bidez, izango da ikusgai, 20:20etik aurrera.
-
Eusko Label Winter Serieseko puntistak
Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkaren bigarren jardunaldia jokatuko dute Laduche-Manci eta Urrutia-Basque bikoteek astelehen honetan, urtarrilaren 13an. ETB1ek eta eitb.eus-ek emango dute neurketa, 22:20etik aurrera.
Urrutiak eta Basquek bi eta huts galdu zuten joan den astelehenean, Erkiaga eta Ibarluzearen kontra. Gaur berriz galduz gero, aurrera egiteko aukera handirik gabe geratuko lirateke.
Laduche eta Manci, bestetik, gaur estreinatuko dira finalerdikoetan, zuzeneko arerioen aurka. Erkiagak eta Ibarluzeak ez badute hutsik egiten, beste hiru bikoteek izango dute jokoan finalerako txartela.