Pilota
Zesta punta
Winter Serieseko finalerdietako ligaxkako Urreisti-Gorka vs Erkiaga-Ibarluzea partida, eitb.eus-en eta ETB1en
EITB MEDIA
21:30ean hasita, finalerdietako hirugarren jardunaldiko neurketa ikusteko aukera emango du EITBk: telebistaz, ETB1en, eta streaming bidez, eitb.eus-en.
-
Eusko Label Winter Serieseko puntistak
Urreisti-Gorka eta Erkiaga-Ibarluzea bikoteek jokatuko dute Eusko Label Winter Series zesta-punta txapelketako finalerdietako hirugarren jardunaldiko partida, astelehen honetan, Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian. ETB1en eta eitb.eus-en ikusteko aukera izango da, 21:30ean hasita.
Eñaut Urreisti zestalari gipuzkoarra eta Gorka Sorozabal lapurtarra hiru hilabetez Floridan jokatzen egon ostean, Euskal Herrira itzuli dira, Erkiaga eta Ibarluzea egungo txapeldunen aurka lehiatzeko. Horrez gain, datorren astean, hilaren 27an, Laduche eta Manci izango dituzte aurkari. Ondoren, AEBra itzuliko dira, Daniako txapelketarekin jarraitzeko.
Finalerdietako lehen bi jardunaldiak jokatuta, Erkiaga eta Ibarluzea daude lehen postuan; bigarren, berriz, Laduche eta Manci.