Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Otsailaren 16an

Winter Serieseko finalerako sarrera guztiak saldu dira

EITB MEDIA

Final handia otsailaren 16an jokatuko dute, 12:00etan, Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian. Erkiagak eta Ibarluzeak lortu dute oraingoz finalerako txartela, astelehenean Urreisti eta Gorka mendean hartu eta gero.

  • Jai Alai pilotalekua lepo beteko da finalerako

    Jai Alai pilotalekua lepo beteko da finalerako. Argazkia: Eraman!

Ordu gutxiren buruan agortu dira Eusko Label Winter Series zesta-punta txapelketako finalerako sarrerak; izan ere, astearte eguerdian jarri dituzte salgai eta berehala saldu dira guztiak.

Finala otsailaren 16an jokatuko dute, 12:00etan, Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan, eta zuzenean ikusteko aukera emango du EITBk: ETB1en, telebistaz, eta eitb.eus-en, streaming bidez.

Finalerdietako ligaxka jokatzen ari dira puntistak gaur egun. Oraingoz, Erkiagak eta Ibarluzeak lortu dute final handia jokatzeko txartela, astelehen honetako hirugarren jardunaldian, Urreisti eta Gorka menderatuta. Beste hiru jardunaldi daude jokatzeko, otsailaren 10era arte.