Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Erremontea

Urrizak erretiroa hartuko du, eta amaiera emango dio bere kirol ibilbide arrakastasuari

EITB Media

Javier Urrizak erretiroa hartuko duela iragarri du. Iruñekoak eliteko erremontea utziko du, 43 urterekin, eta palmares arrakastasuarekin. Prentsaurreko baten bidez eman du erabakiaren berri.

5:05
Javier Urriza

Javier Urrizak eliteko erremontea utziko duela iragarri du. 43 urterekin bere kirol ibilbideari amaiera ematea erabaki du. Astelehen honetan, urtarrailaren 27an, eman du erabakiaren berri, prentsaurreko baten bidez.

Urrizak (43 urte) bere kirol ibilbideari amaiera ematea erabaki du, erremontearen elitean 18 urte eman ondoren. Nafarroako erremontistaren palmaresa tituluz beteta dago. Javier Urrizak zortzi aldiz irabazi du Banakako Txapelketa (2012, 2013, 2015, 2016, 2017, 2018, 2020 eta 2022), zortzi bider izan da Binakako txapeldun (2007, 2008, 2010, 2012, 2019, 2020, 2021 eta 2023), sei aldiz irabazi du Banakako Mastersa eta lau aldiz jantzi du "Erremontari"(Sagardoaren Txapelketa) txapela.

Hala ere, Urrizak ez dio egun batetik bestera jokatzeari utziko. "Erremontari" txapelketan ariko da, eta ekainaren 28an jokatuko du profesional gisa bere azken partida.

Javier Urrizaren adierazpenak, agurreko prentsaurrekoan

"Gaur oso egun berezia da niretzat. Gaur bezala, 2007ko urtarrilaren 27an, Euskal Jai Berrin erremontista profesional gisa debuta egin nuen, eta 18 urte geroago erremontea utzi eta erretiratzeko erabakiaren berri eman nahi dizuet", adierazi du Javier Urrizak, oso hunkituta.

Gainera, Urrizak baieztatu du "Erremontari" izango dela profesional gisa jokatuko duen azken txapelketa; izan ere, "zaleei erremontearen baloreak ondoen helarazi dien txapelketa da, eta uste dut nire azken txapelketa jokatzeko agertoki ezin hobea dela". Gainera, esan du ekainaren 28an azken partida jokatuko duela erremontista profesional gisa.

Bizitakoarekin pozik eta asebeteta dagoela adierazi du: "Konbentzituta nago, pozik, pozik bizi izan dudan guztiarekin, harrituta lortutako guztiarekin, baina, batez ere, oso eskertuta. Eskerrik asko, gora erremontea eta bizi erremontea!".