Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Erremontea

Ansa II.ak hirugarren urtez jarraian irabazi du erremonteko buruz buruko txapelketa

EITB Media

Imanol Ansak 30-20ko emaitzarekin lortu du garaipena Xabier Azpirozen aurka buruz buruko finalean, eta hirugarrenez jantzi du txapela.

2:41

Imanol Ansa da erremonteko buruz buruko txapelduna larunbat honetan (otsailak 8) finalean Xabier Azpiroz 30-20ko emaitzarekin garaitu baitu. Ikuskizu bikaina eskaini dute.

Parekotasuna izan da nagusi hasieran, eta bi jokalariei kosta egin zaie markagailuan zuloa zabaltzea (1-1, 2-2). Binakako berdinketaren ostean, Ansak 8 tantoko errenta lortu du (3-2, 4-2, 5-2, 5-2, 7-2, 8-2, 9-2, 10-2), sakearekin min handia egin baitio Urnietako erremontariak Azpirozi.

Sakea bereganatu ostean, Azpirorek aldea murriztu du (10-3), baina Ansak ez du barkatu, eta gipuzkoarrarentzat izan da 11. tantoa (10-3, 11-3); izan ere, Ansa II.ak koska bat gorago dagoela erakutsi du partida aurrera egin ahala, eta nafarrak oso deseroso jokatu du (12-4, 13-4).

Azpirozek sakea baliatu du Ansarengana markagailuan gerturatzeko (13-5, 13-6), baina Urnietako pilotariaren nagusitasuna erabatekoa izan da (14-6, 15-6).

Bigarren zatiaren hasieran, Azpiroz ezinean aritu da, eta Ansa erraztasun ikaragarriarekin aritu da (16-6). Hala ere, egoerari buelta eman nahian, Azpirozek bost tanto jarraian egin ditu (16-7, 16-8, 16-9, 16-10, 16-11).

Une erabakigarrian, baina, Imanol Ansak erantzuten jakin du (17-11), eta beste bi tanto egin ditu sakea eskuratu ondoren (18-11, 19-11). Uitziko pilotaria tartea txikitzen ahalegindu da (19-12, 19-13), baina ez du aurkariaren bolada ona eteterik lortu (20-13, 21-13, 22-13, 23-13).

Bolada onari berriro helduta, Azpirozek 3 tanto jarraian egin ditu (23-14, 23-15, 23-16), baina Ansak egin du hurrengoa (24-16). Hala ere, Azpirozek ez du etsi, eta 3 tanto jarraian egin ditu berriro (24-17, 24-18, 24-19).

Sakea bereganatu ostean, gipuzkoarrak min egiten jarraitu du (25-19, 26-19, 27-19), eta erreboteak eramaten jakin du (27-20, 28-20).

Azken txanpan, Ansak bideratuta utzi du garaipena (29-20, 30-20), hirugarren urtez jarraian erremonteko buruz buruko txapelketa bereganatuta.