Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

27 urte zituen

Naroa Elizalde pilotaria hil da

EITB Media

27 urteko emakume nafarra Ados elkartearen sortzaileetako bat izan zen. Gaixorik zegoen, eta otsailaren 26an zendu da.

  • Naroa Elizalde

    Naroa Elizalde. Argazkia: EITB Media

Naroa Elizalde Etxekolonea pilotaria hil da, otsailaren 26an. 27 urteko Zubietako (Nafarroa) pilotaria gaixorik zegoen, eta ezin izan dio gaixotasunari aurre egin.

Emakumezkoen pilotaren aitzindarietako bat izan zen; txikitatik jokatzen zuen pilotan, baina maite zuen kirola praktikatzeari utzi behar izan zion emakumezkoen txapelketarik ez zegoelako.

Emakume Master Cupeko txapelketa batzuk jokatu zituen; geroago, Ados elkartearen sortzaileetako bat izan zen. Adosek antolatutako txapelketetan ere parte hartu zuen.