Pilota
Lesioa
Ruben Salaverriri ebakuntza egin diote, ezkerreko aldakan
EITB MEDIA
Atzelari errioxarrak hilabeteak zeramatzan arazo fisikoak zituela; hori bai, Larrazabalekin batera, B Serieko Binakako Txapelketan aritu da. Azkenean, ebakuntza egin diote, ostegunean, Gasteizen.
-
Ruben Salaverri, partida batean. Argazkia: Baiko.
Ruben Salaverriri ebakuntza egin diote, ezkerreko aldakan, Baikok ostegunean iragarri dutenez.
Atzelari errioxarrak hilabeteak zeramatzan arazo fisikoak zituela; hori bai, Larrazabalekin batera, B Serieko Binakako Txapelketan aritu da. Azkenean, ebakuntza egin diote, Gasteizen.
Baikok ez du zehaztu noiz arte egon litekeen Salaverri II.a kantxaratu gabe; Unai Lasok, 2023an, antzeko lesioa izan zuen, eta sei hilabetez ibili zen jokatu ezinik.