Pilota
2026ra arte
Asier Agirrek urtebetez luzatu du kontratua Baikorekin
EITB MEDIA
Horrela, hamaikagarren denboraldia sinatuko du pilotari profesional gisa, 2015ean debuta egin zuenetik.
-
Asier Agirre. Argazkia: Baiko.
Asier Agirre Iruñeko aurrelariak urtebetez luzatu du Baiko Pilotarekin zuen kontratua, pilota enpresak ostegun honetan iragarri duenez.
29 urteko pilotariak B Serieko Binakako Txapelketako txapela irabazi zuen eta B Serieko Buruz Buruko txapeldunorde izan zen iaz. Horrela, hamaikagarren denboraldia sinatuko du pilotari profesional gisa, 2015ean debuta egin zuenetik.