Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

34 urterekin

Albisuk kontratua berritu du Baikorekin

EITB MEDIA

Baiko Pilotak eta Jon Ander Albisuk akordioa lortu dute euren arteko harremana urte eta erdiz luzatzeko.

  • Jon Ander Albisu. Argazkia: Baiko.

    Jon Ander Albisu. Argazkia: Baiko.

Jon Ander Albisu pilotariak kontratua berritu du Baiko Pilotarekin, urte eta erdi gehiago jarraitzeko, enpresak ostegun honetan iragarri duenez.

34 urteko Ataungo atzelaria pozik agertu da kontratu berritzeagatik, eta, Binakako Txapelketako finalerdietako azken jardunaldia jokatzeko atarian azpimarratu duenez, "une onean" dago eta "datorren urte eta erdian ildo beretik jarraitzea" espero du.