Pilota
Pala
Palista profesionalek grebari eutsiko diote
EITB Media
Innpalarekin ez dute akordiorik lortu, eta palisten grebak aurrera jarraituko du.
-
Palistak. Argazkia: EITB Media
Palista profesionalek greban jarraituko dute, ez baitute akordiorik lortu Innpalarekin, ostegun honetan (apirilak 3) bi aldeek Bilbon (Bizkaia) izan duten batzarrean.
Josu Urkijo Innpalaren jabeetako batek EITB Mediari adierazi dionez, palistak bileratik altxatu dira, nahiz eta Innpalak baldintzak eta materialak hobetzeko proposamena plazaratu dien.
Bestalde, Iñaki Urrutia palistak, jokalarien bozeramaile moduan, EITB Mediari jakinarazi dio Innpalaren proposamena eskasa izan dela, eta enpresaren jarrera ez dela egokia. Horrez gain, adierazi du Innpalak esan diela ez dutela berrituko Ibai Perezen kontratua, eta, era berean, uste duela Jose Ramon Garai dabilela guztia mugitzen, jada Innpalaren jabea ez den arren. Gainera, esan du "palaren etorkizuna ilun" ikusten duela.