Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Zesta-punta

Donostian jokatuko dira Jai Alai Leagueko azken faseak datozen hiru urteetan

EITB Media

Emakumezkoen zein gizonezkoen mailetako Lauko Finalak hartuko ditu Gipuzkoako hiriburuak, irailean. Donostiako Udalak eta Eraman enpresak 2027ra arteko akordioa sinatu dute.

0:51
Zesta-punta

Datozen hiru urteetako Jai Alai Leagueko azken faseak Donostian jokatuko dira. Donostiako Udalak eta Eraman enpresak astearte honetan, apirilaren 15ean, eman dute akordioaren berri.

Beraz, emakumezkoen zein gizonezkoen mailetako 2025, 2026 eta 2027 urteetako Lauko Finalak Carmelo Balda frontoian jokatuko dira; aurtengoa, 2025ekoa, irailean izango da.

Hala, bada, Donostiak hartuko du Durangoren lekukoa, azken urteetan Bizkaiko udalerriak hartu izan baititu Jai Alai Leagueko azken faseak.

Denboraldian zehar jokatutako Jai Alai Leagueko txapelketetan puntu gehien lortu dituzten emakumezkoen zein gizonezkoen mailetako launa bikotek jokatuko dute azken fasea. Gizonezkoetan Barandika eta Lopez dira egungo txapeldunak; emakumezkoetan, aldiz, estreinakoz jokatzen ari da Jai Alai Leaguea.