Pilota
APIRILAK 28-EKAINAK 16
"Erremontari" saioko Ansa II-Zubiri vs Aldabe-Barrenetxea IV partida, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB MEDIA
Bost bikote lehiatuko dira elkarren kontra Sagardoaren Txapelketako txapela lortzeko helburuz, apirilaren 28tik ekainaren 16ra.
-
Erremontari 2025eko kartela. Argazkia: EITB Media
Sagardoaren Txapelketako "Erremontari" saioaren lehen jardunaldiko Ansa II-Zubiri eta Aldabe-Barrenetxea IV partida emango du gaur gauean EITB Mediak, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en. Segurola-Azpiroz vs Ezkurra II-Juanenea norgehiagokak osatuko du lehen eguneko kartela.
Aurtengo txapelketa bost bikotek osatuko dute, eta guztien arteko ligaxka bat jokatuko dute, bost jardunalditan, apirilaren 28a eta maiatzaren 26a bitartean. Finala ekainaren 16an izango da.
Partidak Hernaniko Galarretan jokatuko dira, eta lehiaketa gaur, astelehenez, hasiko da. Txapelketa, urtero bezala, ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango da.