Pilota
APIRILAK 28-EKAINAK 16
"Erremontari" saioko 2. jardunaldiko partidak gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB MEDIA
Batetik, Urriza-Larrañaga/Aldabe-Barrenetxea IV bikoteak lehiatuko dira; bestetik, Ansa II-Zubiri eta Ezkurra II-Juanenea izango dira aurrez aurre. 22:20etik aurrera izango dira partidak ikusgai EITBn.
-
Erremontari 2025eko kartela. Argazkia: EITB Media
Urriza-Larrañaga vs Aldabe-Barrenetxea IV eta Ansa II-Zubiri vs Ezkurra II-Juanenea partidak jokatuko dituzte Sagardoaren Txapelketako "Erremontari" saioaren bigarren jardunaldia.
Hernaniko Galarreta frontoian jokatuko dituzten norgehiagokak gaur gauean, 22:20etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en izango dira ikusgai.
Lehen jardunaldian, Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak Imanol Ansa eta Aritz Zubiri menderatu zituzten, hiru jokotan: 15-13, 4-15 eta 3-8.