Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

APIRILAK 28-EKAINAK 16

"Erremontari" saioko 3. jardunaldiko partidak gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB MEDIA

Batetik, Urriza-Larrañaga/Segurola-Azpiroz bikoteak lehiatuko dira; bestetik, Ezkurra II-Juanenea eta Aldabe-Barrenetxea IV izango dira aurrez aurre. 22:20etik aurrera izango dira partidak ikusgai EITBn.

  • Erremontari 2025eko kartela. Argazkia: EITB Media

    Erremontari 2025eko kartela. Argazkia: EITB Media

Sagardoaren Txapelketako "Erremontari" saioaren hirugarren jardunaldia jokatuko dute gaur, maiatzak 12, Hernaniko Galarreta frontoian. Urriza-Larrañaga eta Segurola-azpiroz bikoteek jokatuko dute partida bat, eta bestea, berriz, Ezkurra II-Juanenea eta Aldabe-Barretxea IV.a izango ditu aurrez aurre.

Neurketak gaur gauean, 22:20etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahalko dira. 

Bigarren jardunaldian, Aldabek eta Barrenetxea IV.ari eta Ansak eta Zubirik irabazi zuten: Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak Javi Urriza eta Iban Larrañaga menderatu dituzte (6-15 y 12-15), eta Imanol Ansa eta Aritz Zubiri Josetxo Ezkurrari eta Aritz Juaneneari gailendu zaizkie (10-15, 15-13 eta 8-3).