Pilota
MAIATZAK 19
"Erremontari" saioko 4. jardunaldiko partidak gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB MEDIA
Batetik, Urriza-Larrañaga/Ezkurra II-Juanenea bikoteak lehiatuko dira; bestetik, Ansa II-Zubiri eta Segurola-Azpiroz izango dira aurrez aurre. 22:20etik aurrera izango dira partidak ikusgai EITBn.
-
Erremontari 2025eko kartela. Argazkia: EITB Media
Urriza-Larrañaga vs Ezkurra II-Juanenea eta Ansa II-Zubiri vs Segurola-Azpiroz bikoteek jokatuko dituzte Sagardoaren Txapelketako "Erremontari" saioaren laugarren jardunaldiko partidak, Hernaniko Galarreta frontoian.
Neurketak gaur gauean, 22:20etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en izango dira ikusgai.
Txapelketako hirugarren jardunaldian, Javi Urrizak eta Iban Larrañagak Segurola eta Azpiroz menderatu zituzten, bi jokotan, 15-14 eta 15-13, eta Josetxo Ezkurra eta Aritz Juanenea lider berriek Aldabe eta Barrenetxea IV.a gainditu zituzten, bi jokotan ere, 15-13 eta 15-12.