Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

MAIATZAK 26

"Erremontari" saioko 5. jardunaldia gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB MEDIA

Batetik, Urriza-Larrañaga/Ansa II-Zubiri bikoteak lehiatuko dira; bestetik, Segurola-Azpiroz eta Aldabe-Barrenetxea IV izango dira aurrez aurre. 22:20etik aurrera izango dira partidak ikusgai EITBn.

  • Erremontari 2025eko kartela. Argazkia: EITB Media

    Erremontari 2025eko kartela. Argazkia: EITB Media

Sagardoaren Txapelketako "Erremontari" saioaren bosgarren jardunaldiko partidak jokatuko dituzte gaur, maiatzak 26, Hernaniko Galarreta frontoian. Batetik, Urriza-Larrañaga eta Ansa II-Zubiri bikoteak izango dira aurrez aurre. Bestetik, Segurola-Azpiroz eta Aldabe-Barrenetxea IV.a lehiatuko dira kantxan.

Neurketak gaur gauean, 22:20etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en izango dira ikusgai.

Laugarren jardunaldian, Urriza-Larrañaga eta Ansa II-Zubiri bikoteek lortutako garaipenek asko estutu zuten "Erremontari" saioko sailkapena. Izan ere, ligaxka amaitzeko jardunaldi bat gelditzen dela, Urriza eta Larrañaga lider daude, lau bikote puntu batekin, eta Segurolak eta Azpirozek ez dute aukerarik.