Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Zesta punta

Espainiako Pilotako Federazioak zestako Nazioen Ligan parte hartuko du, baina ez du "ofizialtzat" jotzen

EITB MEDIA

Agiri batean, Espainiako Federazioak azaldu du parte hartuko duela, "soilik, Espainia ordezkatu nahi duten kirolarien eskubideak eta interesak babesteko", baina ez dela, haren esanetan, "txapelketa ofiziala, Kirolaren Legearen arabera".

  • I. Nazioen Liga astelehenean aurkeztu dute. Argazkia: EFE.

    I. Nazioen Liga astelehenean aurkeztu dute. Argazkia: EFE.

Espainiako Pilotako Federazioak parte hartuko du zesta puntako Nazioen Ligan (Gernika-Lumon jokatuko dute hori, ekainaren 1etik 6ra bitartean), baina ez du "txapelketa ofizialtzat" jotzen. Astelehenean argitaratutako agiri batean, Espainiako Federazioak berretsi du parte hartuko duela, baina egingo duela "soilik, Espainia ordezkatu nahi duten kirolarien eskubideak eta interesak babesteko", eta ez dela "txapelketa ofiziala, Kirolaren Legearen arabera".

Testuinguru horretan, agirian jasota dagoenez, Espainiako Pilotako Federazioak "berresten" du "Nazioen Liga ez dela txapelketa ofiziala, Kirolaren Legeari erreparatuta", eta parte hartuko du, "soilik, Espainia ordezkatu nahi duten kirolarien eskubideak eta interesak babesteko". Argitu ere argitu du nola Kirol Kontseilu Nagusiak baieztatu duen, idatziz, ez duela jaso txapelketa hori jokatzeko baimen-eskaerarik"; hain zuzen, "Kirolaren Legearen 81. artikuluarekin bat eginda, baimen-eskaera hori, edozein kasutan, Espainiako kirol federazioen bidez tramitatu beharko litzateke".

54 metroko frontoiko zesta-puntako I. Nazioen Liga astelehenean aurkeztu dute, Bilbon, Bizkaia Frontoian, eta Gernika-Lumon jokatuko dute. Emakumezkoetan, Euskadi, Mexiko, Frantzia eta Espainia izango dira, multzo bakarrean, eta gizonezkoetan, ordea, Espainia, Mexiko eta Ameriketako Estatu Batuak, A multzoan, eta Frantzia, Euskadi eta Filipinak, B multzoan.