Pilota
Zesta-punta
Nazioen Liga, zuzenean eitb.eus-en eta Euskal Telebistan, ekainaren 2, 4, 5 eta 6an
EITB Media
Astelehenean inaugurazio eitaldia eta Euskal Selekzioaren debuteko Frantziaren aurkako partidak emango ditugu; asteazkenean, Euskal Selekzioaren eta Espainiakoaren arteko lehia, besteak beste; ostegunean, gizonezkoen finalerdiak; ostiralean, aldiz, emakumezkoen eta gizonezkoen finalak.
-
Jai Alai Nazioen Liga
Zesta-puntako 2025eko Jai Alai Nazioen Liga jokoan da, eta Euskal Selekzioak talde ofizial gisa parte hartuko du txapelketan. EITB Mediak Nazioen Liga zuenganatuko du, ekainaren 2, 4, 5 eta 6an.
Astelehenean, ekainaren 2an, inagurazio ekitaldia izango duzu ikusgai, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en. 20:30ean egingo da inaugurazioa. Gero, 21:15ean, emakumezkoen Euskal Selekzioa-Frantzia neurketa; 22:15ean, gizonezkoen Euskal Selekzioa-Frantzia norgehiagoka.
Ekainaren 4an, asteazkenean, 18:00etan ekingo diogu zuzeneko emanaldiari ETB4n eta eitb.eus-en, gizonezkoen Espainia-Mexiko partidarekin. Ondoren, emakumezkoen Euskal Selekzioa-Espainia (19:00etan) eta gizonezkoen Euskal Selekzioa-Filipinak (20:00etan) neurketak emango ditugu.
Ostegunean, ekainaren 5ean, gizonezkoen mailako finalerdien txanda izango da. Lehen finalerdia 21:00etan hasiko da; bigarrena, ostera, 22:00etan. Biak ala biak, eitb.eus-en eta ETB1en izango dituzu ikusgai.
Final handien txanda ekainaren 6an, ostiralean, da. Nola ez, finalak ere zuzenean ikusi ahal izango dituzu eitb.eus-en eta ETB1en. Hala, bada, 21:00etan jokatuko da emakumezkoen finala, eta, 22:00etan, gizonezkoena.