Pilota
Kontratu berritzea
Eskirozek kontratua berritu du Baiko Pilotarekin, 2028ra arte
EITB Media
Kontratu berria sinatuta, Iosu Eskirozek Baiko Pilota enpresarekin jarraituko du, gutxienez beste hiru urtez.
-
Iosu Eskiroz. Argazkia: EITB Media
Iosu Eskiroz pilotariak kontratua berritu du Baiko Pilotarekin, 2028ra arte. Enpresak eta pilotariak adostu dute elkarren arteko lotura hiru urtez luzatzea. Horixe jakinarazi du Baikok, ohar ofizial bidez.
Eskirozi aurten bukatzen zitzaion Baikorekin zuen kontratua. 2023an berritu zuen 2025era arte, eta, orain, gutxienez beste hiru urte emango ditu Baiko Pilotan. Makirriaingo atzelariak 2018an egin zuen debuta profesional mailan, Labrit pilotalekuan.
Nafarrak Promozio Mailako Binakako Txapelketako bi txapel ditu; 2020an eta 2023an irabazitakoak. Horrez gain, 2024an B Serieko Binakako Txapelketako txapeldunorde izan zen.