Pilota
18:00etatik aurrera
Jai Alaiko Nazioen Ligako 4. jardunaldiko partidak, gaur arratsaldean, EITB Median
EITB MEDIA
Gizonezkoetan, bi neurketa jokatuko dituzte: Espainia-Mexiko eta Euskadi-Filipinak; emakumezkoetan, ostera, Euskadi-Espainia lehiatuko dira.
-
Jai Alaiko Nazion Liga
Gaur, asteazkena, ekainak 4, Jai Alaiko Nazioen Ligako 4. jardunaldiko partidak jokatuko dituzte, 18:00etatik aurrera, eta zuzenean ikusteko aukera emango dugu EITB Mediak, ETB4n eta eitb.eus-en eta EITBren Youtubeko kanalean.
Eguneko lehen neurketa gizonezkoen Espainia-Mexiko izango da. Jarraian, emakumezkoen Euskadi-Espainia lehia izango da ikusgai, 19:00etan. Azkenik, Euskadi eta Filipinak izango dira aurrez aurre, gizonezkoen mailan, 20:00etan hasita.