Pilota
21:00etatik aurrera
Jai Alaiko Nazioen Ligako finalak, gaur gauean, EITB Median
EITB MEDIA
21:00etatik aurrera jokatuko dute lehen neurketa (Euskadi-Espainia), eta bigarrena (Euskadi-Frantzia), berriz, 22:00etan hasiko da. Biak zuzenean izango dira ikusgai, ETB1en, eitb.eus-en eta EITBren YouTubeko kanalean.
-
Jai Alaiko Nazioen Liga
Jai Alaiko Nazioen Ligako finalen txanda da ostiral honetan, 21:00etatik aurrera, eta zuzenean ikusteko aukera emango dugu EITB Median, ETB1en eta eitb.eus-en eta EITBren YouTubeko kanalean.
Euskadi eta Espainia izango dira aurrez aurre emakumezkoen final handian, 21:00etan. Elaia Gogenolak eta Maia Goikoetxeak, Euskadi ordezkatuz, eta Erika Mugartegik eta Arai Lejardik, Espainia ordezkatuz, jokatuko dute.
Bigarrenean, gizonezkoen finalean, Euskadi eta Frantzia arituko dira Nazioen Ligako final handian, 22:00etan, Ludovic Laduchek eta Thibault Basquek, Frantzia ordezkatuz, eta Aritz Erkiagak eta Imanol Lopezek, Euskadi ordezkatuz.