Pilota
Azken partida, Arbizun
Unai Matak Aspe utziko du, ekainaren 21ean, profesionaletan bi urte emanda
EITB MEDIA
Aurrelari iruindarrak, 25 urtekoa bera, Arbizun jokatuko du azken partida; Erostarberekin batera, Murua eta Gabirondo izango dituzte aurkari. Aspen emandako bi urteetan, 68 partida jokatu ditu.
-
Unai Matak 68 partida jokatu ditu profesionaletan. Argazkia: EITB Media.
Unai Matak Aspe utziko du, ekainaren 21ean, profesionaletan bi urte emanda, Eibarko enpresak astelehenean iragarri duenez. Aurrelari iruindarrak, 25 urtekoa bera, Arbizun jokatuko du azken partida; Xabi Erostarberekin batera, Ander Murua eta Arkaitz Gabirondo izango dituzte aurkari. Aspen emandako bi urteetan, Matak 68 partida jokatu ditu.
Unai Matak 2023ko ekainaren 24an egin zuen debuta profesionaletan, Astelenan. Aspek nabarmendu du nola, gainera, ekainaren 21eko jaialdian ere, Joseba Ezkurdiak bere sorterriko Udalaren omenaldia jasoko duen, 2025eko Binakako Txapelketan Beñat Rezustarekin batera txapela irabazi baitzuen.