Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Lesioa

Lasori ebakuntza egin diote belaunean

EITB MEDIA

Aurrelariak mina zuen eskuin belaunean, eta ostiral honetan egin diote ebakuntza, Gasteizen.

  • Unai Laso ospitalean. Argazkia: Baiko

    Unai Laso ospitalean. Argazkia: Baiko

Unai Lasori ebakuntza egin diote ostiral honetan Vithas Vitoria ospitalean, eskuin belauneko tendinopatia errotulianoa sendatzeko, Baiko enpresak iragarri duenez.

Mikel Sanchez eta Nico Fiz doktoreek egin dute ebakuntza, eta dena aurreikusitakoaren arabera joan da, gorabeherarik gabe.

Lesioaren ondorioz, Lasok Iker Larrazabalen aurkako partida ez jokatzea erabaki zuen, Buruz Buruko Txapelketako hirugarren postua eskuratzeko lehia.