Pilota
Erremontari
"Erremontari" saioko Urriza-Larrañaga vs Aldabe-Barrenetxea IV finala, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB MEDIA
Partida gaur gauean, 22:20etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai.
-
Erremontari 2025eko kartela. Argazkia: EITB Media
Urriza-Larrañaga vs Aldabe-Barrenetxea IV bikoteek Sagardoaren Txapelketako "Erremontari" saioaren final handia jokatuko dute gaur, ekainak 16, Hernaniko Galarreta frontoian.
Partida gaur gauean, 22:20etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai.
Gaurko hitzordua, gainera, Javier Urrizak profesional gisa jokatuko duen azkenaurreko neurketa izango da, ekainaren 28an bere ibilbideari agur esan baino lehen.