Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Erremontea

Kemen Aldabe eta Endika Barrenetxea, 2025eko "Erremontari" saioko txapeldunak

EITB MEDIA

Final handian, astelehenean, Javi Urriza eta Iban Larrañaga menderatu dituzte, bi jokotan, 9-15 eta 7-15.

1:29
Kemen Aldabe eta Endika Barrenetxea, 2025eko

Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak "Erremontari" saioko 2025eko ekitaldia irabazi dute, astelehenean, Galarretan, Hernanin. Sagardoaren Txapelketako final handian, Aldabek eta Barrenetxea IV.ak Javi Urriza eta Iban Larrañaga txapeldunordeak menderatu dituzte, bi jokotan, 9-15 eta 7-15.

Galarretan giro bikaina zegoela, finaleko lehenengo jokoan hiru zati izan dira. Lehenean, Oialume Zarreko Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak, Iñaki Lekuona kapitain, sei tanto jarraian egin dituzte, eta 1-6 jarri dira aurretik; Petritegiko Javi Urrizak eta Iban Larrañagak, Aritz Altadill kapitain lanetan, baina, beste sei tanto egin dituzte, bata bestearen ondoan, eta 7-6koa ipini dute markagailuan; eta, ia segituan, bederatzina zeudela, Aldabek eta Barrenetxea IV.ak, beste behin, sei tanto jarraian lortu dituzte, hamabosgarrenera iritsi arte. Hala, aurreneko jokoan hiru bolada izanda, lekunberriarrak eta hernaniarrak eskuratu dute puntua.

Bigarren jokoan, Aldabek eta Barrenetxea IV.ak jokoaren kontrola izan dute, bai eta markagailuarena ere, eta argi nagusitu dira. Aurrelari nafarra eta atzelari gipuzkoarra 1-6 aurreratu dira, lehenengo jokoan bezala, eta ez dute abantaila hori galdu, txapelak eskuratu arte. Urriza eta Larrañaga hiru tantora gerturatu dira, 5-8koan eta 7-10ekoan, baina Aldabek eta Barrenetxea IV.ak, orduan, bost tanto jarraian egin dituzte, eta titulua irabazi dute. Gainera, Endika Barrenetxeak txapelketako Pilotari Onenarentzako saria erdietsi du.

0:41

Markagailuaren bilakaera

Lehen jokoa: 1-0/1-1/1-2/1-3/1-4/1-5/1-6/2-6/3-6/4-6/5-6/6-6/7-6/7-7/8-7/8-8/8-9/9-9/9-10/9-11/9-12/9-13/9-14/9-15.

Bigarren jokoa: 0-1/0-2/0-3/1-3/1-4/1-5/1-6/1-7/2-7/2-8/3-8/4-8/5-8/5-9/5-10/6-10/7-10/7-11/7-12/7-13/7-14/7-15.