Sailkapenak Eskubaloia
EHF Champions
Bidasoa-Irunek Cocks du aurkari, hurrengo faserako txartelaren lehian
Agentziak | Erredakzioa
Hurrengo faserako bi txartel daude jokoan eta hiru taldek dute sailkapena lortzeko aukera: Bidasoa, Sporting CP portugaldarra eta IK Sävehof suediarra.
-
Bidasoak Europan jokatutako partida baten irudia. Argazkia: Efe.
Bidasoa-Irunek Finlandian du hitzordua Cocks bertako taldearen aurka jokatzeko. Neurketa irabaziz gero, irundarrek eskura izango dute Txapeldunen Ligako hurrengo faserako sailkatzea.
Partida zuzenean jarraitzeko aukera izango da ETB4n eta eitb.eus-en igandean, 17:00etatik aurrera.
Garaipena lortuta, Jacobo Cuetararen taldeak hiru puntuko aldea lortuko luke Sportin CP taldearekin. Portugaldarrak bigarren dira Velux EHF Champions Leagueko C muntzoko sailkapenean, gipuzkoarrek baino partida bat gehiago jokatuta.
Igandekoa jokatu ostean, beste bi partida geratuko dira multzoen fasea amaitu aurretik, eta horietako bat portugaldarren aurka jokatuko du Bidasoak, Artalekun.
Asteazkenean Tatran Presovek Sporting CPrekin galdu ostean, hiru talde dira lehian jokoan dauden bi txartelengatik: Bidasoa, Sportng CP eta IK Sävehof suediarra.
Ostiralean emandako prentsaurrekoan, Jacobo Cuetarak igandekoa partida oso garrantzitsua dela azpimarratu zuen.