Itxi

Sailkapenak Eskubaloia

32. edizioa

Bidasoak eta Granollersek ekainaren 4an jokatuko dute Asobal Kopako finalerdia

EITB MEDIA

Partida larunbatean izango da 17:45ean, Zaragozan.

  • Bidasoa-Granollers (2022/03/25). Argazkia: EFE

    Bidasoa-Granollers (2022/03/25). Argazkia: EFE

Bidasoa Irun taldeak Fraikin BM Granollers izango du aurkari Sacyr ASOBAL Kopako 32. edizioko finalerdietan. Partida 17:45ean izango da, Zaragozan. Beste kanporaketan, aldiz, Bartzelona eta BM Logroño izango dira aurrez aurre, 20:00etan. Txapelketa ekainaren 4ko eta 5eko asteburuan jokatuko da Zaragozako Felipe Printzea Pabilioian.

Bidasoa Irunek laugarren aldiz jarraian parte hartuko du ASOBAL Kopan eta hamargarren aldiz parte hartuko du txapelketan. Iruneko taldeak 92/93 denboraldian garaipena lortu zuen. Gainera, lau finaletara heldu da.

Finala igandean izango da, ekainaren 5ean 18:00etan.