Bilbao Basket
Denboraldi bat eman du klubean
Marvin Jonesek Bilbao Basket utziko du
EITB MEDIA
2024-25 denboraldian izan da estatubatuarra Bizkaiko taldean; partidako, batez beste, 8,6 puntu sartu eta 3,5 errebote hartu ditu Endesa Ligan, eta 8,4 puntu eta 3,8 errebote FIBA Europa Kopan.
-
Marvin Jonesek denboraldi batez jokatu du Bilbao Basketen. Argazkia: Surne Bilbao Basket.
Marvin Jones pibotak ez du Surne Bilbao Basketen jarraituko, asteazkenean Bizkaiko klubak iragarri duenez. 2024-25 denboraldian izan da estatubatuarra euskal taldean, eta, partidako, batez beste, 8,6 puntu sartu eta 3,5 errebote hartu ditu Endesa Ligan, eta 8,4 puntu eta 3,8 errebote FIBA Europa Kopan.
"Surne Bilbao Basketek esker ona adierazi nahi dio jokalariari konpromiso handia izna duela eta eguneroko lanean eredua izan dela, gure klubean izan dela. Ahalegin handia egin du, eta horrek lagundu egin digu denboraldiko helburuak betetzen eta FIBA Europa Kopako titulua irabazten. Halaber, opa nahi diogu zorterik onena etorkizuneko egitasmoetarako", nabarmendu du, ohar bidez, Bilbao Basketek.