Itxi

Bilbao Basket

2023an iritsi zen Bilbora

Pantzarrek Unicajarekin sinatu du, baina Bilbao Basketen jarraituko du, utzita, 2025-26 denboraldian

EITB

Joko antolatzaile suediarra, 25 urtekoa bera, 2023an iritsi zen Bilbao Basketera, eta Unicajak 2030era arte fitxatu du, baina bi klubek adostu dute beste urtebetez jarraituko duela euskal taldean.

  • Melwin Pantzarrek 2026ra arte jarraituko du Bilbao Basketen. Argazkia: EFE.

    Melwin Pantzarrek 2026ra arte jarraituko du Bilbao Basketen. Argazkia: EFE.

Melwin Pantzarrek Unicajarekin sinatu du, 2030era arte, baina Surne Bilbao Basketen jarraituko du, utzita, 2025-26 denboraldian, ostegunean bi taldeek iragarri dutenez. Joko antolatzaile suediarra, 25 urtekoa bera, 2023an iritsi zen Bilbao Basketera, eta Unicajak 2030era arte fitxatu du, baina bi klubek adostu dute beste urtebetez jarraituko duela euskal taldean.

"Lehenengo denboraldian oso ondo ibili eta gero", nabarmendu du Bilbao Basketek, "txapelketako onenetakoa izan da, 2024-25 denboraldian, eta gakoa izan da FIBA Europa Kopa irabazi ahal izan dezagun"; Pantzar, horrez gain, MVP saria bereganatu zuen, PAOK Salonikaren aurkako finalean.

Horrenbestez, Bilbao Basketek baieztatuta du Pantzarrek jarraituko duela, eta Darrun Hilliard fitxatu duela, Unics Kazan taldetik; halaber, Tryggvi Hlinason pibot islandiarrak berritu egin du. Aldiz, Xavi Rabasedak, Muhammad-Ali Abdur-Rahkmanek eta Ruben Dominguezek ez dute jarraituko.