Itxi

Bilbao Basket

Kluba utzi du

Zoran Dragicek ez du Bilbao Basketen jarraituko

EITB

Hegaleko esloveniarrak, 36 urtekoa bera, 8,3 puntu sartu eta 2,5 errebote harrapatu ditu, partidako, batez beste, 2024-25 denboraldian. Dragicek euskal klubarekin zuen kontratua bete egin du; Bilbon, FIBA Europa Kopa irabaztea lortu du.

  • Zoran Dragic, PAOK Salonikaren aurkako partidan, FIBA Europa Kopako finalean. Argazkia: EFE.

    Zoran Dragic, PAOK Salonikaren aurkako partidan, FIBA Europa Kopako finalean. Argazkia: EFE.

Zoran Dragicek ez du jarraituko Surne Bilbao Basketen, asteartean Bilboko klubak iragarri duenez. Hegaleko esloveniarrak, 36 urtekoa bera, 8,3 puntu sartu eta 2,5 errebote harrapatu ditu, partidako, batez beste, 2024-25 denboraldian. Dragicek euskal klubarekin zuen kontratua bete egin du; Bilbon, FIBA Europa Kopa irabaztea lortu du.

Jokalariak kluba utziko duela iragartzeko argitaratu duen oharrean, Bilbao Basketek nabarmendu du Dragicek, FIBA Europa Kopako finalerdietan, itzuliko partidan, Miribillan, Dijon aurkari, 19 puntu sartu zituela; halaber, klubak azpimarratu du esloveniarrak emandako "lan-gaitasuna, lidergoa, gertutasuna eta bihotza", ezaugarri horiek garrantzitsuak izan baitira "denboraldi hau urte ahaztezina izateko".

"Eskerrik asko, Zoran; ez zaitugu ahaztuko" esanda amaitzen da oharra.