Bilbao Basket
Berritzea
Amar Syllak Bilbao Basketekin berritu du, bi denboraldiz, 2027ra arte
EITB
Sylla, 23 urtekoa eta 2,06koa bera, 2024-25 denboraldian, alegia, Bilbao Basketen eman duen aurreneko urtean, bereziki amaieran izan da garrantzitsua. Sylla, 23 urtekoa eta 2,06koa bera, 2024-25 denboraldian, alegia, Bilbao Basketen eman duen lehen urtean, bereziki amaieran izan da garrantzitsua.
-
Syllak 2026-27 denboraldiko amaierara arte jarraituko du Bilbon. Argazkia: Bilbao Basket.
Amar Syllak Surne Bilbao Basketekin berritu du, bi denboraldiz, 2027ra arte, Bilboko klubak ostegunean iragarri duenez.
Bilbao Basketek zehaztu duen bezala, Amar Syllak Formazio Jokalaria izateko moduko baldintzak bete egiten ditu. Senegaldarrak eskuratu zuen Bilbao Basketek Real Madrilen kantxan jokatutako neurketan baloraziorik altuena.
Gainerako taldekideekin batera, Syllak FIBA Europa Kopa irabazi zuen apirilean.