Itxi

Bilbao Basket

Berritzea

Harald Freyk 2027ra arte berritu du kontratua Bilbao Basketekin

EITB

Bilbon eman duen lehen denboraldian, batez beste 8,5 puntu eta 3,3 asistentzia lortu ditu partidako, eta erabakigarria izan da FIBA Europa Kopako kanporaketetan eta finalean.

  • Harald Frey. Argazkia: Bilbao Basket.

    Harald Frey. Argazkia: Bilbao Basket.

Harald Frey joko-antolatzaile norvegiarrak 2027ra arte berritu du kontratua Surne Bilbao Basketekin, Bizkaiko talde ak ostiral honetan iragarri duenez. Bilbon eman duen lehen denboraldian, batez beste 8,5 puntu eta 3,3 asistentzia lortu ditu partidako, eta erabakigarria izan da FIBA Europa Kopako kanporaketetan eta finalean.

Salonikako itzulerako partidan, Freyk 17 puntu sartu zituen, erabakigarriak izan ziren 4 hiruko tartean. Antolatzaileak 52 partida jokatu ditu Bilbao Basketekin 2024-2025 denboraldian, eta taldearen zutabeetako bat izan da.