Bilbao Basket
Sasoi onean
Bilbao Basketek bere 300. partida jokatuko du ACBn, Zaragozaren aurka
Erredakzioa
Bizkaiko taldeak 2004ko urriaren 3an egin zuen debuta ACB Ligan, Baskoniaren aurka.
-
Bilbao Basket. Argazkia: EFE
Uxue Bilbao Basketek bere 300. partida jokatuko du ACB Ligan, CAI Zaragozaren aurka (igandean, 12:15ean). Bilboko taldeak 2004ko urriaren 3an egin zuen debuta saskibaloiko maila gorenean, Baskoniaren aurka, Casillan.
Orain arte jokatutako 299 partidekin, Bilbao Basket saskibaloiko maila gorenean neurketa gehien jokatu dituen Bizkaiko taldea da. Aguilas Escolapiosek 294 partida jokatu zituen (1958tik 1973ra), Kasek 186 (1968tik 1976ra), eta Cajabilbaok 184 (1986tik 1990era).
Bederatzi denboraldietan, Bizkaiko taldeak hiru teknikari izan ditu. Txus Vidorretak 189 norgehiagoka zuzendu ditu, Rafael Pueyok (Vidorretaren eta Katsikarisen laguntzailea) bakarra, eta Fotis Katsikaris greziarrak 109 partida (67 garaipen eta 44 porrot) zuzendu ditu.
Gainera, guztira 65 jokalarik jantzi dute Bilbao Basketen elastikoa. Marko Banicek 245 norgehiagoka jokatu ditu, eta Javi Salgadok 204. Gaur egungo taldetik Alex Mumbru da neurketa gehien (126) jokatu dituen jokalaria.