Bilbao Basket
Valentziaren aurka
Katsikaris: 'Garaipena oso garrantzitsua izango litzateke ligarako'
Erredakzioa
Teknikari greziarrak Valentzia Basketen aurka 'fisikoki eta mentalki gogor' jokatu beharko dutela azpimarratu du.
-
Fotis Katsikaris. Argazkia: EITB
Fotis Katsikaris Uxue Bilbao Basketeko teknikariak Valentziaren aurkako norgehiagoka “fisikoki eta mentalki oso gogorra” izango dela azpimarratu du, “Valentzia ligako talderik fisikoena” delako.
Errege Kopa jokatzeko txartela ziurtatzeaz gain, garaipenarekin ligan aurrerapauso nabarmena emnago lukeela onartu du teknikari greziarrak. “Kopa jokatzeko borrokan talde asko sartuta gaude, baina igandean garaipena lortzen badugu ligarako garrantzitsua izango da”, esan du Katsikarisek.
Astean zehar, “erritmoa berreskuratzeko eta akatsak zuzentzeko” lan egin dutela azaldu du, CAIren aurka porrot mingarria jaso baitzuen Bilbao Basketek.
“Igandean fisikoki eta mentalki guztia eman beharko dugu. Kontzentratuta egon beharko dugu, baloirik galdu gabe, Valentziak kontraerasoan puntu asko lortzen baititu. Pazientzia eduki beharko dugu, eta norgehiagoka zentzuz jokatu”, adierazi du Greziako prestatzaileak.