Bilbao Basket
Finalerdietan
Spartak San Petersburgo edo Budivelnik, Uxueren aurkaria
Erredakzioa
Bilbao Basket aurkariaren zain dago finalerdietan Ratiopharm Eurokopatik at utzi ondoren. Errusiako taldea faborito nagusia da, baina partida Kieven jokatuko da.
-
Uxue Bilbao Basket. Argazkia: EFE
Uxue Bilbao Basketek finalerdietarako txartela lortu du, Ratiopharm Ulmi jipoia eman ondoren (101-78), eta Bizkaiko taldea aurkariaren zain dago. Finalerdietako aurkaria, Spartak San Petersburgo-Budivelnik Kiev kanporaketako garailea izango da. Norgehiagoka Kieven jokatuko da gaur, eta Errusiako taldea sailkatzeko faborito nagusia da.
Fotis Katsikarisen ustez bietako edozein "Ulm baino normalagoa" izango da. "Spartak edo Budivelnik gogorrak izango dira, baina Ratiopharm baino normalagoak. Prestaketa hobeto egin dezakegu. Budivelnikek 11 puntu irauli beharko ditu, baina lortzen badu talde oso gogorra dela argi utziko du. Spartak asko ikusi du aurten. Talde sendoa da eta defentsan ondo jokatzen du. Ez dago aukeratzerik, niri berdin zait", esan du.