Itxi

Bilbao Basket

Eurokopa

'Partida defentsarekin kontrolatu' nahi du Katsikarisek

Erredakzioa

Roger Grimauk ezin izango du partida jokatu, eta, horregatik, Kostas Vasileiadis jokatzeko moduan egotea espero du Katsikarisek.

  • Fotis Katsikaris, Bilbao Basketeko entrenatzailea. Argazkia: EFE

    Fotis Katsikaris, Bilbao Basketeko entrenatzailea. Argazkia: EFE

Budivelnik Kiev taldearen kontrako Eurokopako finalerdietako partida "defentsarekin" kontrolatu nahi du Fotis Katsikaris Uxue Bilbao Basketeko entrenatzaileak. Aurkaria talde "sendoa eta arriskutsua" da, teknikari greziarraren ustez. Kieveko taldearen defentsa jokoa azpimarratu du Katsikarisek, "aurkarien jokoa erabat oztopatzen duen defentsa".

"Erritmoari eta abiadurari eustea garrantzitsua izango da", esan du. Budivelnikek talde sendoa dela argi eta garbi utzi duela iritzi dio Katsikarisek, eta Banvit bezalako taldea txapelketatik at utzi duela gogoratu du. Roger Grimauk ezin izango du partida jokatu, eta, horregatik, Kostas Vasileiadis jokatzeko moduan egotea espero du Uxueko entrenatzaileak.

Partida zuzenean eskainiko dute eitb.com-ek eta ETB-1ek, 18:30etik aurrera.