Itxi

Bilbao Basket

Irabaztera behartuta

Azken tokietan dauden taldeen arteko hil ala biziko partida

Erredakzioa

Bilbao Basketek garaipena eskuratu behar du Valladoliden kontra sailkapenean gora egiteko.

  • Raúl López

    Raúl López, hombre clave en el conjunto bilbaíno. Foto: EFE

Bilbao Basketek hil a la biziko partida du larunbatean Pisuerga pabiloian Valladolid taldearen kontra (20:15). Jokatutako zazpi jardunaldietan garaipen bakarra erdietsi dute bi taldeek, beraz, garaipena nahitaezkoa dute biek.

Rafa Pueyok jokalari berri bat izan du aste honetan. Aspaldi Bilbon izandako Damir Markota alegia. Kroaziako pibota talde bizkaitarrean aritu zen 2009/2010 denboraldian Fred Weis frantziarra ordezkatzen. 2,08 metroko altuera du pibotak eta 49 partida jokatu zituen Bilbao Basketen elastikoarekin. Bilbo utzi zuenetik KK Zagreb, Besiktas eta Ljublianako Olimpia taldeetan jokatu du.

Larunbateko partidan Pilepic edota Vrkic bezalako jokalariak aurrerapusoa ematea espero da taldea laguntzeko. Orain arte Raul Lopez, Mumbru, Hervelle eta Gabriel izan dira jokalari nabarmenenak, eta horrekin ez da nahikoa izan.