Itxi

Bilbao Basket

Larunbatean, 19:00etan

Bilbao Basketek Ligako hirugarren garaipena jarraian lortu nahi du

Erredakzioa

Estatistikei dagokienez, bizkaitarrek bederatzi aldiz jokatu dute Sevillarren aurka, eta horietatik bost partidatan gailendu dira.

  • Bilbotarrek gora egin nahi dute Ligako sailkapenean. Efe.

    Bilbotarrek gora egin nahi dute Ligako sailkapenean. Efe.

Bilbao Basketek Cajasolen aurka jokatuko du larunbatean, Sevillan, 19:00etan. Bizkaitarrek hirugarren garaipena jarraian erdietsi nahi dute Ligan sailkapenean gora egin eta denboraldi hasiera makala ahazterazteko.

Bilbotarrek arnasa hartu dute azken bi jardunaldietan Valladolidi Pisuergan eta Estudiantesi Miribillan gailendu ostean. Hala ere, Bilbao Basketek oraindik izua barruan sartuta duela joango da Sevillara, asteartean Frantzian Elan Chalonen aurka galdu eta Eurokopatik kanpo geratzear egon ondoren.

Rafa Pueyo entrenatzaileak esan duenez, beltzezko gizonek garaipena lortu eta sailkapenean "jauzi txiki bat" eman danhi dute, Europako lehia erabakigarria "lasaitasunez" hartzeko.

Estatistikei dagokienez, bizkaitarrek bederatzi aldiz jokatu dute Sevillarren aurka, eta horietatik bost partidatan gailendu dira.