Bilbao Basket
8. jardunaldia
Sito Alonsoren taldeak Kanaria Handiari egingo dio bisita igandean
Erredakzioa
Bilbotarrek ez dakite zer den kanariarren pabilioian irabaztea. Alex Mumbruk eta Axel Hervellek ezin izango dute neurketa jokatu
-
Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Bilbao Basketek Herbalife Kanaria Handiari egingo dio bisita igande honetan, Endesa Ligako 8. jardunaldiko partidan. Bilbotarrek ez dakite zer den kanariarren pabilioian irabaztea.
Berriro ere, garrantzi handiko bajak izango ditu talde bizkaitarrak hitzordu honetarako. Alex Mumbruk eta Axel Hervellek ezin izango dute neurketa jokatu. Katalanak eskuineko oinean dauka mina eta ezin izango du hurrengo bi partidetan parte hartu. Belgikarra, bestalde, bigarren astez jarraian izango da Sito Alonsoren eskemetatik kanpo.
Danilo Andjusicek gainontzekoekin bidaitu du, baina oraindik ez daki jokatzeko prest izango den edo ez. Ethan Wragge, Dejan Todorovic eta Dairis Bertans jokalariek jokatzeko "ahalegina" egingo dute, bilbotarren entrenatzailearen esanetan.
ETB-4k eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute partida, igandean 13:00etatik aurrera.