Itxi

Bilbao Basket

Larunbatean, 21:00etan

Sito Alonsok GBC 'ausarta' espero du Miribillako derbian

Erredakzioa

Talde gipuzkoarrari dagokionez, Ponsarnauk esan du taldea "animoso" dagoela partida jokatzeko.

  • Sito Alonso, entrenamendu batean. Efe.

    Sito Alonso, entrenamendu batean. Efe.

Sito Alonso Dominion Bilbao Basketeko entrenatzaileak esan du larunbateko derbian Gipuzkoa Basket "ausarta" aurkitzea espero duela, eta aurkariaren filosofiaren "ezagutza zehatzarekin", izan ere, Jaume Ponsarnau gipuzkoarren entrenatzailearen laguntzaileak Sito Alonsoren laguntzaileak izan ziren madrildarra GBCko entrenatzailea zenean.

"Defentsan abantaila argia dute, defentsako filosofía nik neuk sortu nuelako Jon Txakartegirekin eta Lolo Encinasekin batera". Zailtsaun horri aurre egiteko lehen itzulian baino askoz hobeto aritu behar dugu, esan du Alonsok, Illunben hartutako porrota gogora ekarrita.

Talde gipuzkoarrari dagokionez, Jaume Ponsarnau ziur da iragan asteburuan Laboral Kutxaren aurka hartutako porrotak ez duela bere taldearengan eraginik izango.

Ponsarnauk esan du taldea "animoso" dagoela partida jokatzeko, baina jakin badaki Bilbao Basket talde sendoa dela Miribillan, eta etxean "partida bakarra" galdu duela.