Itxi

Bilbao Basket

Endesa Liga

Marko Todorovic martxoko MVP izendatu dute

Erredakzioa

Montenegroko jokalaria oso garrantzitsua izan da talde bilbotarrak martxoan lorturiko hiru garaipenetan, baina baita taldeak irabazi ez dituen partidetan ere.

  • Todorovic (ezkerra). Argazkia: EFE

    Todorovic (ezkerra). Argazkia: EFE

Marco Todorovic hegal pibot montenegroarrra (Dominion Bilbao Basket) Endesako Ligako martxoko MVP izendatu dute, bere ibilbidean lehen aldiz, 11.6 puntu, 8,6 errebote, 1.6 asistentzia, 1.8 baloi berreskuratu, 1,4 txapel eta beharturiko 4.0 falta pertsonaleko batez bestekoei esker, 20.6 puntuko balorazioa lortzeko.

Todorovic oso garrantzitsua izan da talde bilbotarrak martxoan lorturiko hiru garaipenetan, baita taldeak irabazi ez dituen partidetan ere. Izan ere, norgehiagokarik onena Murtzian egin zuen, taldeak galdu arren, 27 puntuko balorazioarekin, 15 puntu eta 14 erreboterekin bukatu ondoren.

Zaragozan ere partida ona jokatu zuen, galdu arren. CAIren aurka taldeko onena izan zen berriro, 13 puntu eta 9 erreboterekin, 23 puntuko balorazioa lortuz. Laboral Kutxa Baskoniaren aurkako derbian 22 puntuko baloraziora heldu zen, 14 puntu eta 6 errebote lortuz, eta Gipuzkoa Basketen aurkako beste derbian 20 puntuko baloraziora izan zuen (9 puntu eta 7 errebote).

Azkenik, Herbalife Kanaria Handiaren aurkako partidan 7 puntu sartu eta 7 errebote eskuratu zituen, 13 puntuko balorazioa izateko. Liga erregularrra bukatzeko zortzi jardunaldi geratzen direnean, Todorovic Endesa Ligako bigarren jokalari baloratuena da, partidako 17,6 puntuko batez bestekoarekin.

Gainera, hirugarren erreboteatzaile onena da, 7,12 erreboteko batez bestekoarekin, bosgarrena txapelak jartzen (1,0) eta bi puntuko saskiratzeetan bigarren portzentajerik onena duena (%64,94).

Lana eta joko ona

Marco Todorovicek aitortu du jokalari guztiei gustatzen zaiela horrelako izendapen bat lortzea, eta "etenik gabe lanaren" eta azken asteetan egindako "joko onaren" ondorioa izan dela ziurtatu du.

"Pozik nago mundu guztiari gustatzen zaion zerbait delako. Sari hau etenik gabeko lanaren eta joko onaren ondorioz heldu da", esan du montenegroarrak Endesa Ligari egindako adierazpenetan.

Edonola ere, gogorarazi du aurten Jardunaldiko Jokalaria izateak irabazi egin dela esan nahi duela, baina MVP izateak ez. "Guk etxeko partidak irabazi ditugu eta kanpoan jokatu ditugunak galdu, eta horregatik espero dut alde horretatik hobetzea.

Partida guztiak irabazi izan bagenitu, aitorpen hau askoz hobea izango litzateke", adierazi du. Ildo horretan, taldeak kolektiboki hobetu behar duela esan du. "Lanean jarraitu behar dugu eta datorren hilean etxeko kanpo ere maila onean jokatu, denboraldi erregularrra ahalik eta hobekien bukatzeko", esan du.